29 septiembre 2010

ZIENTZIA.LIVE

Elhuyar Fundazioak antolatutako ekimen berri bat da Zientzia LIVE!

Aurten, lehenengo aldiz eskainiko da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikastetxeetan. Zientzia LIVE!-ren helburua da zientzia modu erakargarri eta ulergarrian eskaintzea gure gazteei, haien zientziarekiko jakin-mina sustatu eta irudimena pizteko. Zientzia LIVE! zientzia ikastetxeetara gerturatzeko eskaintzen diren zuzeneko emanaldiak dira.


Emanaldi bakoitza hiru tailerrek osatuko dute. Tailer bakoitzean, gai bati buruzko fenomeno zientifiko harrigarriak azaleratuko dituzten zientzia-esperimentuak egingo dira.

1. tailerra :GASAK ETA PRESIOAK- Puxika.- Malba zurizko gozokiak.- Telefono mugikorra.- Freskagarri-potoa.- Helioa eta sufrehexafluoruroa.


2. tailerra :MATERIALAK- Flubber-a.- Superbola- Elur artifiziala.


3. tailerra: NITROGENOA ETA TENPERATURA BAXUAK- Puxika.- Malba zurizko gozokiak.- Lorea.- Hotz-testa.


Zientzia LIVE! programa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailako ikasleei zuzenduta dago, haien curriculumarekin lotutako gaiak jorratuko baititu.


Emanaldiak, hau da, hiru tailerren saioak, ordubete inguru iraungo du, guztira.

Tailer bakoitzean gehienez 20 ikaslek hartuko dute parte, emanaldi bakarrean, betiere taldeak tailerka osatuta. Behar izanez gero, bi emanaldi jarraian antolatu daitezke, ikasle-kopurua handia bada. Oro har, malgutasunez eta ikastetxearekin adostuta kudeatu behar da talde-antolaketa.


Irakasleen laguntza beharrezkoa da begirale-taldeari harrera egiteko eta ikasleak haien esku daudela bermatzeko. Emanaldiko tailerretan parte hartzea borondatezkoa da.

Tailerretako esperimentuak horretarako prestakuntza jaso duten begiraleek zuzenduko dituzte, betiere Elhuyar Fundazioko arduradun baten koordinaziopean. EHUko zientzia-ikasketetako azken ikasturteetako ikasleak izango dira begiraleak, eta gutxienez bi egongo dira tailerreko. Guztira, beraz, sei begirale egongo dira ordubeteko emanaldi batean

Zientzia LIVE! emanaldiei buruzko informazio guztia http://zientizalive.elhuyar.org/

No hay comentarios: