Aski da! Deabrua datorrela mehatxuarekin berriro datoz. Nazio honetan, Kostitutzioak dio estatu laikoan bizi garela eta ondorioz elizak ez du agintzen hiritar orok ikasi behar duguna. Helduak gara zer ikasi behar dugun eta zer ez jakiteko eta ez dugu elizaren babesa bide zuzena zein den guri erakusteko. Nahi duenak berariazko erlijioa ikas dezala irakasordutik kanpo, elizetan, sinagogetan edo mezkitatan. Bereiztu eliza eta eskola. Ikasle guztiek "erlijioen historia" ezagutu beharko dute ikuspuntu zabalagoa izateko eta "Eduación para la ciudadanía" deritzona ez da adingabekoei nondik jo adieraztea baizik eta gizabanakook elkarrekin bizitzeko gorde behar ditugun printzipioak ezaguturaztea, KONSTITUZIOAN ETA KOMUNITATEETAKO ESTATUTUETAN JASOTA DAUDENAK baino ez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario