Ikastetxe bakoitzak bere hizkuntza eredua aukeratu ahal izatea proposatu du Euskadiko Eskola Kontseiluak
EAEko ikastetxe bakoitzak bere hizkuntza eredua aukeratzeko askatasuna izatea proposatu du Euskadiko Eskola Kontseiluak. Eredu horrek euskara eta gaztelaniaren ezagutza bermatu beharko du.
Euskadiko Eskola Kontseiluak proposatu duen eredu berri honen arabera, administrazioak finkatuko luke ikastetxe bakoitzean euskaraz eskaini beharreko eskola kopurua. Ikastetxe bakoitzaren egoera soziolinguistikoa eta testuingurua aintzat hartuko lirateke ordu kopuru hori finkatzeko garaian.Euskadiko Eskola Kontseiluaren esanetan, orain arteko hizkuntza ereduek lortu dituzten emaitzak "onak" izan dira, baina aurrera begira zenbait aldaketa egitea onuragarria litzateke. Aldaketa horietako bat izango litzateke gaur egin duten proposamena. Hainbat ikastetxeko zuzendari eta irakasleekin batera egindako eztabaida baten emaitza dela azpimarratu dute
No hay comentarios:
Publicar un comentario