27 mayo 2008

Euskal eskola publikoaren jaia Barakaldon

Igandean ospatuko dute Euskal Eskola Publikoaren jaia

26/05/2008

Udalerrian 17 zentro publiko direlako aukeratu dute Barakaldo festarako toki bezala, Ana Puente Bizkaiko Gurasoen Federazioko (BIGE) presidenteak azaldu duenez.
Datorren igandean ospatuko dute Barakaldon Euskal Eskola Publikoaren jaia, 'Ekiozu euskal eskola publikoari' lemapean. Bertan euskal dantzak, musika, erromeria, umeentzako tailerrak eta barkuan itsasadarretik bisitak eskainiko dituzte antolatzaileek.

Euskal Eskola Publikoak hezkuntza sistemari eta gizarteari egindako ekarpen "garrantzitsua" goraipatu du Juan Jose Agirrezabalak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berrikuntzarako ordezkariak.

Bestalde, Ana Puente Bizkaiko Gurasoen Federazioko (BIGE) presidenteak azaldu duenez, udalerrian 17 zentro publiko direlako aukeratu dute Barakaldo jaia egiteko leku bezala. Barakaldoko ikasleen %50 ikasten dute zentro horietan.

Azkenik, festara jende ugari joatea espero dutela esan du Ana Eizaguirrek, Euskadiko Gurasoen Konfederazioko koordinatzaileak (EHIGE).

No hay comentarios: